Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Atzo UNED-Bergara Patronatuak egindako bileran erabaki zuten patronatua osatzen duten erakundeek Madrilgo gobernuari Erret Mintegia milioi baten truke erostea. Duela hiru urtetik hona, lagapen egoeran egon da eraikina, baina hemendik aurrera, patronatuaren jabetza izango da. Bertako erakunde bakoitzak, patronatuan duen partaidetzaren arabera egingo du diru ekarpena: Bergarako Udalak 100.000 euro, Kutxak 270.000 eta Gipuzkoako Foru Aldundiak 630.000.