Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ertzaintzak zabaldutako oharraren arabera, Bergarako 28 urteko emakumea hil da auto istripuan gaur Zestoako (Gipuzkoa) Aizarna auzoan (GI-3730) gauerdiko 01:15ean. Ibilgailuak, Nissan Sunny-a, bidetik atera eta su hartu du baina Barne Sailak oharrean azaltzen duenez ezbeharra zerk eragin zuen jakiteke dago oraindik. Hildako emakumea bakarrik zegoen autoan eta istripuko zaurien ondorioz hil da lekuan bertan. Ezbeharraren nondik norakoak ikertzen dabil Ertzaintza momentuz, oharrean esaten dutenez.