Hala, esaterako, 170.033.289 euro itzuli dizkie Ogasunak aitorpen mekanizatua edo aurrelikidazioa egin duten gipuzkoarrei. Aurrelikidazio proposamena jaso duten 159.105 zergadunetatik, 131.071ek onartu egin dute, %82,4k, iaz baino 16.339 zergadun gehiagok. Nabarmena da aurrelikidazio proposamen kopurua igo egin dela iaztik, eta mekanizatuena, jaitsi.
Aitorpen motaren arabera
Guztira, 346.740 herritarrek aurkeztu dute errenta aitorpena , iaz baino 15.222 gehiagok. 99.534 aitorpen mekanizatuak izan dira; horietatik %77,79 (77.427) itzultzekoak izan dira, eta horiei 84.703.926 euro itzuli diete. 22,21 (22.107) ordaintzekoa izan da, eta Ogasunak 20.159.624 euro batu ditu horiekin.
Aurrelikidazioetatik %78,69 (103.134) izan dira ordaintzekoak, eta 85.329.363 euro jaso dute zergadunek, guztira; gainerako %21,31ri (27.937) ordaintzea tokatu zaie, 18.396.249 euro, guztira.
| Aitorpenak | 346.740 |
| Mekanizatuak |
99.534 |
| Aurrelikidazioak |
159.105 |
| Bergaran tramitatuak |
8.202 |
| Guztira itzuli |
170 milioi euro |
| Mekanizatua aurkeztu dutenei, itzuli |
84 milioi euro |
| Aurrelikidazioa onartu dutenei, itzuli |
85 milioi euro |
| Ordaindu |
38 milioi euro |