Aste Berdea ekainean: ingurumenarekin lotutako hitzaldiak, zinema, antzerkia, irteerak eta erakusketak

Goiena 2010ko mai. 26a, 17:50

Eguerdian aurkeztu dute Bergarako II. Aste Berdea. Ekainaren 1ean hasita ingurumenarekin lotutako hainbat gai jorratuko dituzte. Jorge Gonzalezek hasiko du Aste Berdea 'Bergarako animali ugaztunen inbentarioa, distribuzioa eta kontserbazio egoera' izeneko hitzaldiarekin; Bergarako Udalarentzat egindako azterlana azalduko du bertan. Usondoko parkeko zuhaitzak ezagutzeko bisita gidatua, zineklubean proiekzioak, kale antzerkia eta erreka garbiketa izango dira antolatutako beste ekintzetako batzuk.

Bi aste

Hala ere, aurtengo Aste Berdea berezia izango da, astebete iraun beharrean, bi aste iraungo dituelako. Horren arrazoia da agenda arazoengatik Jordi Colomerrek ekainaren 15ean emango duela atez-ateko zabor bilketaren inguruko hitzaldia.

Egitaraua

Ekainak 1, martitzena

19:00 Hitzaldia: Bergarako animali ugaztunen inbentarioa, distribuzioa eta kontserbazio egoera. Jorge Gonzalez biologoak udalarentzat egindako azterlana azaldu eta hauek zaintzeko gomendioak emango ditu. Udaletxeko osoko bilkuren aretoan.

Ekainak 3, eguena

18:00 Bisita gidatua: Usondoko Zuhaitzak. Maitane Arizabaletak Usondoko lorategiko zuhaitzen inguruko informazioa eskainiko du ibilbide baten bitartez.

20:00 Zinekluba: Nuestro pan de cada día, Nikolaus Geyrhalter. Zabalotegi aretoan.

Ekainak 4, egubakoitza

18:00 Kale antzerkia: Baso sorgindua Patata tropikala antzerki taldearen eskutik. Herriko plazan.

Ekainak 5, zapatua. Ingurumenaren Nazioarteko Eguna

10:00 Erreka garbiketa. Herriko plazan elkartuko dira.

Ekainak 15, martitzena

19:00 Hitzaldia: Zaborraren kudeaketa Debagoienean. Atez-ateko zabor bilketa. Jordi Colomerren eskutik. Udaletxeko osoko bilkuren aretoan.

Ekainaren 1etik 7ra

Erakusketa: Gure ibaiak. Udaletxeko osoko bilkuren aretoan.

Ekainaren 14tik 26ra

Erakusketa: 3Rs = -CO2. Udaletxeko osoko bilkuren aretoan.

Ekainak 18, egubakoitza

Goizean zehar: Ingurumen heziketak eta orientazio jokoak DBH 1go mailako ikasleekin. San Martzialen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak