60.000 erregistrotik gora kontsulta daitezke orain, guztiak idatzizkoak. Bigarren pausua izango da Udal Artxiboan gordeta dauden 23.000 bat argazki eta bideoak webgunean kontsultagai jartzea.
Beste fondo batzutako agiriak ere bai
Udal fondoko agiriez gain, Bergarako beste elkarte eta artxibotako agiriak ere gordetzen ditu Bergarako Artxiboak. Horiek ere kontsultatu ahal izango dituzue webgunean. Hala nola, Erret Mintegikoak, parrokietakoak eta Real Sociedad Bascongada de los Amigos del País elkartekoak.
Webuneko atalak
Funtsak: Udal artxiboan gordetzen dituzten dokumentu funtsen irudikapena biltzen du.
Bilaketa: Bilaketa orokorra, aurreratua.
Toponimia: Aurkibide toponimikoa datu-basean toki izenak bilatzeko tresna bat da.
Onomastika: Artxiboko dokumentuetan agertzen diren pertsona, entitate edo taldeen izenen erreferentziak bilatzeko tresna bat da.
Informazio orokorra: Udal Artxiboaren gaineko informazio orokorra biltzen du (kokapena, zerbitzuak...).
Jarduerak: Udal Artxiboak antolatzen dituen hezkuntza eta kultura ekintzen berri ematen du.
Baliabideak on-line: Lanerako sortu dituzten dokumentuak ezagutaraziko dituzte atal honetan.
Albisteak: Udal Artxiboaren gaineko albisteak bilduko dituzte hemen.
Kontaktua: Udal Artxiboari kontsultaren bat egiteko modua ere badago.