Bergarako Arcelor-Mittal enpresa, gehien kutsatzen dutenen artean

Miren Arregi Amasorrain 2008ko ots. 12a, 20:45
Euskal Autonomia Erkidegoa Espainiako estatuan kutsadura gehien sortzen duten erkidegoen artean dago, Greanpeacek kutsadurari buruz egin duen azterketa baten arabera. Erkidegoan 25 gune kutsagarri atzeman dituzte, eta horietako bat da Bergarako Arcelor-Mittal enpresa.

Greanpeacek Espainiako estatuko kutsadura iturrien azterketaren gainean egindako txostenaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko fabrikek, gainontzeko Autonomia Erkidegoetakoek baino gehiago kutsatzen dute. Guztira Hego Euskal Herrian, 26 puntu beltz atzeman dituzte; hamahiru Gipuzkoan, hamar Bizkaian, bi Araban eta bat Nafarroan. Hiru sektore aztertu ditu Greenpeacek; industria produkzioa, hiri hondakinen isuria eta tratamendua eta hidrokarburoak.

Gune kutsagarri horietatik gehienak metalgintza-enpresak eta paper fabrikak dira. Greenpeacen txostenaren arabera, puntu beltz horietatik bakarra dago Debagoienean, atzean ikusi dezakezuen Bergarako Arcelor enpresa, hain zuzen ere.

Talde ekologistak adierazi du, isuri kutsagarrien edota hondakinen kudeaketa txarra bada ere, administrazioak ez dituela behar bezalako neurriak hartzen eta gainera permisiboegia dela. Hori horrela, kanpaina bat ipini dute martxan, eta itsasontzi batekin, eta kostatik, puntu beltz edota kutsagarrienak dauden guneak seinalatuko dituzte.

Greenpeacen txostenak dio kutsadura iturrien edota puntu beltz horien kopuruak eta minbizien kasuek zerikusi zuzena dutela. Izan ere, langile batzuek disolbatzaileak, nikela, pestizidak edota hidrokarburoak dituzten produktuekin harremanetan egotea Euskal Autonomia Erkidegoan dauden minbizi kasuen erantzule dela esan du. Hala, txostenaren arabera, aztertutako gainontzeko autonomia erkidegoetan baino handiagoa da Hego euskal herrian, pankreaseko,  entzefaloko, Mielomako, ahoko eta zintzurreko minbizia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak