Bergarako ahotsak proiektua
Asko dira azken urteetan Bergarako euskara jaso eta lantzeko egin diren lanak: Bergarako Euskara liburua, Bergara aldeko langintza zaharrak bilduma, Bergara aldeko hiztegia, Bergarako leku-izenen bilketa, Debarroko ahotsak grabazio-bilketa... Lan horiek egiteko 140 inguru herritarri egin zitzaizkien grabazioak.
Orain grabazio horien zatiak Internet bidez kontsultatzeko moduan jarri dira, interesa duten guztiek erabil ditzaten. Mende eta laurdeneko historia protagonisten berbetan jasota.
Proiektuaren aurkezpena ekainaren 27an, barikua, 19:00etan egingo da, udaletxeko osoko bilkura aretoan.