Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bergarako Ahotsak webgunearen aurkezpena egin zuten udaletxean atzo, egubakoitza. Azken 25 urteotan Bergarako euskara jaso eta lantzeko egin diren grabazioak jasotzen ditu aipatutako proiektuak.
Guztira 140 pertsona ingururi egin zitzaizkien grabazioak, eta beraietako batzuk –30 bat lagun– webgunearen aurkezpenean egon ziren. Atzoko ekitaldian Interneten nola nabigatu azaldu zuten eta ondoren, jasotako grabazioetako trikiti kopla batzuk abestu zituzten osoko bilkurako ekitaldira bertaratuek. Amaitzeko luntxa izan zuten. Argazkian, proiektuko bultzatzaileetako batzuk, grabazioetan parte hartu duten herritar talde batekin.