Bergarak puntu bat baino gehiago merezi izan zuen

Arantzazu Ezkibel Galdos 2009ko abenduaren 6a

Puntu bakarra ekarri zuen Bergarak zapatuan Hondarribitik; egin zuten lanarendako "gutxiegi", Diaz entrenatzailearen esanetan. Partiduaren kontrola izan zuten une oro, baina emaitza 1-1 izan zen.

Bergarak ezin hobeto hasi zuen norgehiagoka Ondartza zelaian. Hala, lehenengo minutuan aurre hartu zuten mahoneroek Imanol Cabanillasek egindako golari esker.

Bidegabeko penaltia

Bergarak lehia kontrolpean zuen, baina epailearen erabaki bidegabe baten ondorioz, hankaz gora jarri zen lehia. 25. minutuan epaileak penaltia adierazi zuen. "Falta area kanpoan izan da, argi eta garbi", adierazi zuen Diazek. 

Baloiaren jabetza izan zuen Bergarak

Modu horretan lortu zuen Hondarribiak lehia berdintzea. Handik aurrera, Bergarak gogor lan egin zuen partiduko hiru puntuak lortzeko. Baloiaren jabe izan ziren une oro, eta arrisku aukera onenak ere eurenak izan ziren. Baina, baloia ez zen atean sartu eta ondorioz puntu bakarrarekin etorri ziren mahoneroak Hondarribiako lehiatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak