Bergarak partidu ona egin arren, puntuek ihes egin zuten

Arantzazu Ezkibel Galdos 2010ko urt. 24a, 14:09
Ondo jokatu zuten mahoneroek, baina ezin izan zuten liderra gainditu (68-75). Unai Iñarra entrenatzailea pozik zegoen jokalarien lanarekin partidu amaieran, eta horrela jarraituz gero azkeneko postuetatik irtengo direla uste du.

Bergarak indar gutxirekin jokatu zituen lehenengo minutuak. Hala, taldea indartzeko asmoarekin, zonakako defentsa egitera pasa ziren etxeko jokalariak. Sistema aldaketak emaitza ona eman zien; ondorioz, atsedenaldira zazpi puntuko aldearekin irisi ziren.

Hirugarren laurdenean, lo

Aldagelatik bueltan, etxeko jokalariek lo hartu zuten; aukera hori aprobetxatu zuten aurkariek markagailuari buelta eman eta aurretik jartzeko. Hala, 10-20ko partziala egin zuten. Esan daiteke, hor bukatu zela lehia.

Azken laurdena

Laugarren eta azken laurdenean etxeko jokalariak gogotsu ibili ziren, baina Zarautz liderraren aurka ezin izan zuten ezer egin. 16-20 partziala egin zuten; modu horretan, markagailua txukuntzea lortu zuten. Azken emaitza 68-75 izan zen.

Partidu ona

Unai Iñarra entrenatzailea pozik zegoen jokalariek egindako lanarekin: "Beste partidu batzuetan baino intentsitate handiagorekin jokatu dugu. Bagenekien zaila izango zela liderraren aurkako lehia, baina irudi ona eman dugu", azaldu zigun partidu amaieran. Sailkapeneko azkeneko postuetan sartuta daude mahoneroak. Zulotik irteteko hurrengo partiduak irabaztea ezinbestekoa izango dute. "Datorren astean ere partidu gogorra daukagu, baina ondorengoak gure aurkari zuzenen aurka izango dira, eta horiek dira derrigor irabazi beharrekoak", dio Iñarrak.
Bergara sailkapeneko 12. tokian dago eta 16 puntu ditu. Oraindik, liga asko geratzen da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak