Bergarak osatu du Ohorezko mailarako taldea

Jokin Bereziartua Lizarazu 2009ko uzt. 26a, 21:35
Mahoneroak Ohorezko mailara itzuli dira –orain arte Preferentea izan dena–, eta dagoeneko osatu dute datorren denboraldiari aurre egiteko taldea. Manu Diaz bergararren entrenatzaileak jakinarazi duenez, "sufritu barik maila mantentzea espero dugu".

Bergara itzuli da, gutxienez, zegokion lekura. Iaz denboraldi borobila egin zuten mahoneroek. Hala, Manu Diaz entrenatzaileak jakinarazi duenez, "iaz bi urteko lanaren fruitua jaso genuen, dena ondo irten zitzaigun". Ez zaio arrazoirik falta. Izan ere Bergarak, ohorezko mailarako igoera lortzeaz gain, lehen erregionaleko talderik onena izatea lortu zuen Oiartzunen aurkako finalean 4-3 gailendu ostean. Diazendako, bestalde, "lorpen handiena da ia talde osoak jarraitzea eta taldea bergararrez osatuta egotea".
Datorren denboraldira begira, mahoneroen entrenatzaileak adierazi du helburua dela "sufritu barik maila mantentzea".

Manu Diaz > Bergarako entrenatzailea

"Aurrealdean iaz baino eraginkorragoak izan behar gara"

Zein da Preferenteko zure faboritoa?
Hasteko, Zarautz eta Ordizia, Hirugarren mailatik jaitsi direlako. Horiez gain, Hernani eta Tolosa ere indartsu egongo direla uste dut. Eta azkenik, Mondra eta Aloñak ere lehen postuetan egoteko taldea dute.

Bergara ondo indartu al da?
Apenas egin dugu aldaketarik, %90ean talde berdina mantendu dugu.

Zertan hobetu dezake Bergarak?
Aurrealdean iaz baino aukera gutxiago izango ditugu; hortaz, eraginkorragoak izan beharko gara.

Non egongo da taldearen indarra?
Iaz defentsa sendoa izan zen gure oinarria.

Nola uste duzu arituko dela UDA Hirugarren mailan?
Ondo hasiz gero, ondo ibiliko direla uste dut. Jokalari onak eta esperientzia handikoak dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak