Bergarak joko ona egin barik irabazi zuen

Mireia Bikuña 2009ko ots. 15a, 14:09
Lehen zatian penaltia huts egin zuen arren, Bergarak partidua irabazi zuen Tolosaren aurka, 1-0. Manu Diazen taldea fisikoki indartsuago dagoela erakutsi zuen zapatuan. Lehen zatian joko ona egin ez zuten arren, partidua menderatu zuten.

Tolosa bat gutxiagorekin

Bigarren zatiaren 10. minutuan Tolosa bat gutxiagorekin geratu zen, Bergarako Imanol Cabanillasen erasoa geratu zuen jokalariak txartel gorria ikusi zuen-eta. 60. minutuan egin zuen Bergarak gola: Martin Ibañezek jokaldia egin ondoren baloira erdiratu zuen, eta Cabanillasek sarera bidali zuen. Handik aurrera etxekoek aukera garbi-garbiak izan zituzten, baina ez zuten asmatu. "Puntu inportanteak dira lider jarraitzeko. Gainera, esan digute Zestoak eta Mutrikuk, sailkapeneko bigarrenak eta hirugarrenak, galdu egin dutela. Hortaz, jardunaldi borobila izan da guretako", esan zigun Manu Diaz entrenatzaileak.

 

Beste taldeen emaitzak

Lehenengo erregional mailako BTLSk, Antzuolak eta Aretxabaletak irabazi egin zuten zapatuan; aldiz, Mondra B taldeakberdindu egin zuen galdu egin zuen zuten zapatuan.

Aste bukaerako ezustekoa Aretxabaletak eman zuen. Preferente mailara igotzeko hautagai den Zestoaren zelaian irabazi zuen, 0-2.  Duda barik, mesede galanta egin dio Bergara taldeari.

Bestalde, gol festa izan zuten Estala futbol zelaian zapatuan. Antzuolak 5-1 menderatu zuen Elgoibar B taldea.

Azkenik, BTLS taldeak hiru puntuak ekarri zituen Azpeititik. Alegia, o-i irabazi zuten Anaitasunaren aurka.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak