Bergarak hirugarren partidua jarraian irabazi nahi du domekan

Mireia Bikuña 2009ko ots. 27a, 10:28
Mojategin jokatuko du Bergarak Mondraren aurka, 16:30ean. Bolada onean daude bergararrak. Jokatutako azken bi partiduak (Aretxabaleta eta Tolosa) irabazi dituzte eta domekan hiru puntu gehiago batu gura dituzte. " Oier Loiola izan ezik (min hartu zuen Tolosaren aurka) jokalari guztiak daude jokatzeko moduan. Domekarako dugun helburua hiru puntuak lortzea da", dio Manu Diaz entrenatzaileak.

Mojategiko partiduaren gainean dio "gogorra" izango dela: "Mondra sailkapeneko zuloan dago eta puntuak beharrezkoak ditu. Guretzat ere puntu inportanteak dira. Horregatik guztiagatik, partidu gogorra izango da". Gaineratu du liga bukatzeko falta diren norgehiagoka guztiak izango direla parekatuak: "Talde guztiok helburuak bete barik, ditugu, batzuk igotzeko eta beste batzuk mantentzeko. Partidu guztietan dago zerbait jokoan, eta horrek bizitasuna ematen dio mailari. Ikusi bestela, Españolek Bartzelona nola menderatu zuen".

Abantaila mantendu

Denboraldi bukaerako helburuari kasu egin barik, partiduz partidu antolatu dute urtea: "Mutrikurekin eta Lagun Onakekin dugun abantaila mantendu behar dugu. Azpeitiko taldeak bi partidu gutxiago jokatu ditu. Bi irabazten badituzte, bederatzi puntura jarriko dira sailkapenean. Alde hori mantendu behar dugu aurrerantzean".
Aldagelan preferente hitza erabiltzen duten galdetu diogu: "Ez gara horretan pentsatzen hasi. Orain arteko maila mantentzen badugu, helburua lortuko dugu. Baina ez gara kontuak egiten hasi, egin dugun bakoitzean galdu egin dugu-eta".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak