Bergara preferentekoa izan daiteke bihar

Xabier Urtzelai 2009ko api. 24a, 20:32
Manu Diazen mutilek ikusleen bultzada beharko dute bihar (Agorrosin, 17:15) Anaitasunari irabazi eta preferentera igoera lortzeko.

Denboraldi ederra egin eta gero, nahiz eta liga amaitzeko lau jardunaldi geratu Bergarak preferentera igotzeko nahikoa du biharko partidua irabazita. Mahoneroek Anaitasuna izango dute bisitari, atzeko postuetan lehian dagoen taldea. Hala, Bergarako entrenatzaileak Asteleheneko Goienkaria-ri adierazitakoaren arabera, biharko partidurako zaleen bultzada izugarri eskertuko dute: "Zapatuan zaleekin ospatu nahi dugu igoera, ezin dugu hutsik egin". Gainera, GOITBko kamerak Agorrosinen izango dira, astelehenean Harmailatik saioan laburpen zabala eskaintzeko asmoz.

Preferentean, denak kanpoan
Lider dagoen UDAk Anaitasunaren zelaira egingo du domekan bidaia (16:30), eta aretxabaletarrek gertutik jarraituko dute atzetik datozen Tolosak eta Hernanik jokatuko duten partidua.
Mondrak ere garrantzi handiko partidua jokatuko du bihar Zumaiakoren zelaian (17:15), eta Aloñak (bihar, 17:30) liga aurrean amaitzeko Deban jokoan egongo diren puntuak behar ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak