"Denboraldiko partidu osoena jokatu dugu, eta bigarren zatian joko oso ona egin dugu". Hala laburtu digu Bergarako entrenatzaile Manu Diazek atzoko partidua. Lehen zatian gol bakarra Imanol Cabanillasek egin zuen. Gol festa bigarrenean etorri zen: Oier Loiola, Jokin Baltzategi, Jon Altzola eta Gorka Martinez izan ziren golegileak.