Bergara Hiria txapelketan 32 pilotari lehian

Xabier Urtzelai 2008ko mar. 28a, 10:34
Martitzenean, apirilak 1, hasiko dute Udal Pilotalekuan amateur mailako puntako pilotariekin osatutako txapelketa. Guztira, 32 pilotari arituko dira Bergara Hiria txapelketan.


Badator pilota mailan Bergarako Txapelketa indartsuena, Bergara Hiria. Eta, urtero moduan, txapelketako antolatzaileek amateur mailako puntako pilotariak gonbidatu dituzte. Norgehiagoka guztiak martitzenetan jokatuko dituzte –udal pilotalekuan, 19:30ean–, eta datorren martitzenean bertan hasiko dute lehia; Astibi-Olalde bikoteak Perez-Telletxearen kontra jokatutako norgehiagokak egingo du estreinaldia.

Bi taldetan banatuta

Txapelketan bi talde osatuko dituzte, 22 urtez azpikoak batetik eta nagusiak bestetik;seniorretan, Garralda-Beiroz, Beitia-Zabala, Muguruza-Bengoetxea, Ollo-Linzoain, Renobales-Arrastoa, Gorka-Gomez, Mendizabal-Jauregi eta Onsalo-Galarraga bikoteak lehiatuko dira; eta 22 urtez azpikoetan, Astibi-Olalde, Perez-Telletxea, Jaunarena-Bergera, Epelde-Diez, Iturrioz-Merino, Elezkano-Landaburu, Idoate-Peñas eta Rico-Perez pilotariak izango dira zein baino zein gehiago.
Hala, apirileko martitzenetan jokatutako jardunaldien ondoren, apirilaren 29an eta maiatzaren 6an jokatuko dituzte finalerdiak, eta maiatzaren 12an izango dira finalak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak