Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aurre-denboraldiko lehenengo torneoa izango da Preferente mailan. Gaur, Bergarak eta Ermuak jokatuko dute txapelketako lehenengo partidua arratsaldeko 18:00etan, Agorrosinen. Bihar, berriz, Aretxabaletak eta Mondrak neurtuko dituzte euren indarrak ordu berean. Zapatuan, azkenik, bi norgehiagoka horietako irabazleek jokatuko dute finala; hori ere 18:00etan.