Bergara Hiria Frontenis txapelketa antolatu du Udalak

Maider Arregi 2009ko ekainaren 11

Aurten Debagoieneko Mankomunitateak ez du lagunarteko txapelketarik antolatuko. Horregatik, Bergarako Udalak hutsunea bete eta Bergara Hiria Frontenis Txapelketa antolatuko du.Izena emateko interesa dutenek ekainaren 15etik 24ra bitartean egion beharko dute. Bestalde, gogoratu uda kanpainan izen emateko epeak zabalik dagoela ekainaren 15era arte.

Noiz/Non: Ekainak 27-28. Udal pilotalekuan.

Norendako: 18 urtetik gorako frontenis zaleentzat.

Prezioa:Bikoteak 20 euro

Argibideak eta izena ematea:

Bergarako Agorrosin Ekintza Gunean eman behar da izena eta ordainagiria entregatuta. Telefonoa: 943 777 095 (ordutegia 7:00-22:00) edo agorrosin@bergara.net.

Izena emateko epea

Ekainaren 15etik 24ra. Kontu korronte zenbakiak:
2021 0070 85 0000851907
3035 0009 13 0090016873

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak