Bergara Hiria Frontenis txapelketa antolatu dute

Monika Belastegi Aranzabal 2009ko eka. 15a, 13:21
Gaur, astelehena, ireki dute izenematea epea. Txapelketa jokatuko da ekainaren 27an eta 28an, Udal pilotalekuan

Bergarako Kirol zerbitzuak frontenis txapelketa antolatuko du aurten. Kontua da Debagoieneko Mankomunitateak ez duela aurten lagunarteko txapelketarik antolatuko. Hori horrela, Bergarako Udalak hutsunea betetzeko asmoz, Bergara Hiria Frontenis Txapelketa antolatu du.
Ekainaren 27an eta 28an jokatuko da txapelketa hori, Udal pilotalekuan, eta 18 urtetik gorako frontenis zaleei zuzenduta dago.

Izenematea, zabalik

Izena emateko epea gaur, astelehena, zabalduko dute eta zabalik egongo da ekainaren 24ra arte. Argibide gehiagorako edo izena emateko jo Agorrosin Ekintza Gunera, deitu 943 77 70 95 telefono zenbakira edo idatzi agorrosin@bergara.net helbidera, 07:00-22:00 ordutegian.
Izenematea da 20 euro bikoteko eta ordainketaren agiria entregatu beharko da izena ematerakoan. Ordainketa egiteko kontu korronte zenbakiak dira: 2021 0070 85 0000851907 eta 3035 0009 13 0090016873.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak