'Bergara ezagutzen' lehiaketako irabazleak

Edu Mendibil 2010eko otsailaren 1a

Ipintza institutuko, Mariaren Lagundiko eta Aranzadi ikastolako DBHko 4. mailako ikasleek 'Bergara ezagutzen' lehiaketa izan zuten aurreko astean. Argazkian agertzen den taldea izan zen irabazlea.

Ipintza institutuko, Mariaren Lagundiko eta Aranzadi ikastolako DBHko 4. mailako ikasleek Bergara ezagutzen lehiaketa izan zuten aurreko astean. Lehiaketaren helburua Bergararen inguruko curriculuma osatzea izan da eta, besteak beste, Bergarako historia, kultura, ondare, kirol eta euskararen gaineko galderak eta bestelako probak izan zituzten hiru jardunalditan. Hiru ikastetxeetako ikasleek elkarrekin, talde berean, jardun zuten eta antolatzaileek oso balorazio ona egin dute.

Euskal Herriak Bere Eskolak, Jardun euskara elkarteak, ikastetxeek eta Udalak antolatu dute lehiaketa.

Irabazleek, sari gisa, Valdezcarayra eskiatzera joango dira datorren otsailaren 20an. Aipatutako irteeran parte hartu nahi duten gaztetxoek kultura etxean eman dezakete izena. Argibideak 943 77 91 58 telefono zenbakian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak