"Gogotsu gaude"
Finalerdian Arrasateko bikotea menderatu ondoren, Muguruzak eta Larrañagak Usurbilgo bikotearen aurka jokatuko dute finala. Finalerdian huts gehiegi egin zituzten arren, gogotsu daude domekako finalerako. "Gogotsu gaude, finala etxean jokatzen dugu-eta. Baina, finalerdian baino askoz hobeto jokatu beharko dugu txapela janzteko", esan digu Eneko Muguruzak.
Jaialdia hasteko bigarren mailako finala jokatu dute. Eskoriatzako Alex Oiartzabalek eta Eneko Zubizarretak Eibarko bikotearen aurka jokatuko dute. Eskoriatzarrek Bergarako bikotea kanporatu zuten finalerdietan.