Bergara eta Arrasate arteko errepidea moztuta, auto istripu baten ondorioz

Goiatz Arana Begiristain 2010eko uztailaren 8a

09:40an gertatu da istripua, GI-627 errepidean: furgoneta batek eta auto batek aurrez-aurre jo dute eta pertsona bat eskualde ospitalera eraman behar izan dute zauri arinekin. Talkaren ondorioz, furgoneta irauli egin da eta bi erreiak oztopatzen ditu; errepidea moztuta dago guztiz, eta ertzainak zirkulazioa AP-1 autobidetik desbideratzen ari dira. Uneotan, furgoneta erretiratzeko lanean ari dira garabi batekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak