Bergara-Antzuola, gaur Agorrosinen

Edu Mendibil 2008ko ira. 5a, 14:00
Bergara Kirol Elkarteak antolatuta, Bergara Hiria futbol txapelketa jokatuko da aste bukaeran. Atzo, eguena, lehen finalerdian, bigarren erregional mailako Bergarak 1-3 galdu zuen Aloña Mendiren aurka. Beraz, oñatiarrak dira lehenbiziko finalistak. Gaur, egubakoitza, Antzuola eta Bergara izango dira aurrez aurre Agorrosinen.

Gaurko partidua 18:30ean jokatuko da. Partiduaren aurretik Bergara KEko presidente izandako Jesus Mari Larrañagaren eta  Luis Herzogen alde minutu bateko isilunea gordeko dute. Manu Diazen taldearen maila neurtzeko egun aproposa izango da gaurkoa. Gainera, aurkaria ez da nolanahikoa izango: aurreko denboraldian Antzuolak bi partiduak irabazi zizkion Bergarari. Bi taldeak lehen erreginal mailan lehiatuko dira aurten ere.

Txapelketako finala bihar, zapatua, jokatuko da Agorrosinen, 18:30ean. Esan bezala, gaurko partiduko iirabazleak Aloña izango du zain biharko finalean.

San Martin torneoa, Bergaratik kanpo

Bestalde, BTLS futbol taldeak antolatutako San Martin futbol txapelketa Bergaratik kanpo jokatuko da azkenean, Ipintzako futbol zelaia ez dagoelako oraindik erabiltzeko moduan. Hasiera baten Udala Bergara KErekin jarri zen harremanetan txapelketako finala Agorrosinen jokatu ahal izateko, baina azkenean ez da akordiorik izan. Gauzak horrela, Antzuolan eta Legazpin jokatuko dira partiduak. Bihar, zapatua, izango dira finalerdiak: lehenbizikoan Mondra eta BTLS izango dira aurrez aurre, Antzuolako Estala futbol zelaian, 11:30ean. Arratsaldean, UDAk eta Anaitasunak neurtuko dituzte indarrak Legazpiko Bikuña futbol zelaian, 15:00etan. Finala Legazpin bertan jokatuko da domekan, 18:00etan. Aurretik, 3. eta 4. posturako partidua jokatuko dute finalerdietako galtzaileek.
Julen Aranburuk eta Ibai Igarzak zuzentzen dute lehen erregional mailako BTLS taldea. 34 jokalari dituzte euren aginduetara eta 9 deskarte egin beharko dituzte hurrengo aste bukaeran liga hasi baino lehen. Ilintxa hartuko dute ligako lehen jardunaldian, Ipintzan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak