'Bergara aldeko hiztegia', sarean

Edu Mendibil 2007ko ira. 14a, 12:54

Bergara aldeko hiztegia-ren Interneteko bertsioa aurkeztuko dute datorren martitzenean, hilak 18, Bergarako udaletxean, 19:00etan.

2004an argitaratu zuen Udalak Juan Martin Elexpururen Bergara aldeko hiztegia izenburuko lana. Besteak beste, 12.000 sarrera, milaka azpisarrera, esapide eta esaera zahar eta mapak eta argazkiak ditu aipatutako lanak. Leintz-Aramaio, Oñati eta Eibar inguruko berbekin osatutako lana da. Orain, Interneten eskuragarri jarriko da jendeak kontsultatzeko aukera izan dezan, bereziki hizkuntza lan-tresna dutenei aukera ederra eskainiz.


Aurkezpen ekitaldian, besteak beste, Agurne Barruso Bergarako alkatea, Juan Martin Elexpuru liburuaren egilea, Estepan Plazaola Udaleko Euskara zerbitzuburua eta Iñaxio Elize KAM Telekomunikazio Aholkularitza enpresakoa izango dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak