Berbak euskararen ezagutza eta erabilera indartzeko Udal arauak garatu ditu

Irati Agirreazaldegi 2008ko irailaren 22a

Berba, Bergarako Euskaltzaleon Bilguneak euskararen ordenantzen berri eman du. Bergaran euskararen ezagutza eta erabilera zabaltzeko eta indartzeko Udal arauak dira eta jasotzen dituzte herriko esparru nagusienetan euskarari lehentasuna emateko neurriak.

Sinadura bilketa

Udal Hizkuntza Politikaren azterketaren emaitzak aztertu eta alderdi politikoekin ordenantzen beharraz berba egin ostean, aldeko jarrera jaso zuten Berbakoek. Hortaz, ordenantzen proposamena gertatu eta herritarrei ezagutarazi zieten.

Herritarren, taldeen eta eragileen babesa jaso dute eta orain Udalean aurkeztuko dituzte proposamena eta sinadurak, planak aurrera egingo duen ustean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak