Berba bilguneak Euskararen Udal Ordenantzak abian jarri nahi ditu

Arritxu Barruso 2007ko mai. 17a, 10:24
Bergarako Berba Bilgunea herriko alderdi politiko desberdinekin bildu da datorren legealdian Euskararen Udal Ordenantzak abian jartzeko eskatuz. Alderdi gehienek elkarlanerako borondatea erakutsi dute eta Berba bilguneak uste du posible dela datozen lau urteetan Udal Ordenantza horrek gauzatzea.

Euskara Kontseiluak Udal Hizkuntza politiken inguruan egindako azterketa oinarritzat hartuz Bergarako Berba bilguneak herriko egoeraren azterketa egin du. Horretarako Udalak euskararen normalizaziorako erabilitako baliabideak eta hartutako erabakiak aztertu dituzte, baita udaletxe barnean, bulegoetan eta kaleetan ere euskarak duen indarra.  Udal ordenantza baten beharra izan da ikerketa honetatik atera  den ondorio garbiena.

Hori dela eta Berba bilgunea herriko alderdi politiko desberdinekin bildu da hurrengo lau urteetan euskararekin zer konpromiso hartuko dituzten galdetu eta ezagutzeko.

Herrian euskararen normalizazioa bultzatzeko eragile eta mugimenduak badauden arren, Berba Bilguneak uste du beharrezkoa dela pausu kualitatibo bat ematea normalizazio hori bultzatzeko. Pausu kualitatibo hori Udal Ordenantzak ezartzea litzateke. Lortu nahi den helburua da euskarari lehentasunezko tratamendua ematea eta herritarren hizkuntza eskubideak errespetatzea Udalarekin dauzkaten harremanetan.

Alderdi politiko gehienek Udal Ordenantzetan lan egiteko borondate azaldu dutela adierazi dute.

Berba Bilguneak balorazio oso positiboa egin du alderdiekin izandako bileren inguruan eta aurrerantzean ere elkarlanean jarraituko dutela adierazi dute Udal Ordenantzak datozen lau urteetan habian jarri ahal izateko.



ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak