Beñat Lizarralde piraguista, Gipuzkoako txapeldun hirugarren aldiz

Oihana Elorza Gorostiza 2009ko mai. 20a, 13:20
Gipuzkoako eskolarteko txapelketa jokatu zuten Irunen joan den zapatuan, eta Beñat Lizarraldek gaztetxoen mailan irabazi zuen. Datorren zapatuan Espainiako ur azkarretako slalom koparen lehen proba jokatuko dute Irunen, eta hantxe izango dira Beñat Lizarralde eta Jokin Laien bergararrak.

Irungo San Miguel ur eremuan jokatu zuten joan den zapatuan Gipuzkoako eskolarteko ur azkarren jaitsiera eta Beñat Lizarraldek hirugarren aldiz irabazi zuen. Alebein mailan behin eta bi aldiz gaztetxoen mailan da Gipuzkoako txapelduna Beti Busti elkarteko Beñat Lizarralde bergararra. Asier Gonzalez arrasatearra bosgarren sailkatu zen alebin mailan.

Espainiako kopa
Datorren zapatuan, maiatzak 23, ur azkarren jaitsierako slalomaren Espainiako koparen lehen proba jokatuko dute Irunen. Beste hiru probak Nafarroan, Murtzian eta Lleidan egingo dituzte ekaina, uztaila eta abuztuan. Jokin Laien eta Beñat Lizarralde bergararrak hartuko dute parte txapelketa horretan.

 

 

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak