Gainera, K-1 modalitatean parte hartu zuen, baina ez zuen horrenbeste zorte izan. Izan ere, ibilbideko ate bat ukitzeagatik zigorra jaso zuen, eta bigarren tokitik laugarrenera jaitsi zen sailkapenean.
Jokin labaien
Jokin Labaien bergararrak ere parte hartu zuen txapelketan. Infantil B mailako K-1 modalitatean hamargarren tokian sailkatu zen. Guztiak, gustura itzuli ziren txapelketatik.