Ez da lehenengo aldia Ben Sims Bergaran dagoena. 2006an, Jam aretoaren 10. urteurrena ospatzeko antolatutako jaialdian parte hartu zuen.
Ibilbidea
Disko jartzaileak mundu osoa zeharkatu du 1997an Theory Recordings zigilua sortu zuenetik. Hamar urte baino ez zituenean, hip-hop alorrean murgildu zen eta handik urte gutxi batzuetara, taberna txikietan disko jartzeari ekin zion; hip-hopa houserekin nahasten zuen orduan.
Dy-Na-Mix agentziarendako lanean hasi zenean, techno alorra jorratzeari ekin zion; gaur egun, esan bezala, esandako musika estiloaren izarretakoa da. Beste askoren artean, harena da Manipulated izeneko tracka.