Belceblues taldea Getxoko nazioarteko blues jaialdian

Mireia Bikuña 2009ko ekainaren 9a

Oihan Vegak, Ibon Larrañagak eta Asier Elortzak kontzertua egingo dute egubakoitzean Erromoko Santa Eugenia plazan, 21:30ean.

Bergararrak Lennie Brooks-en aurretik igoko dira oholtzara. "Jaialdiak duen oihartzunarengatik emanaldi inportantea izango da guretako. Lennie Brooks itzal handiko pertsona da blues munduan, eta guretako ohore bat da bere aurretik jotzea", esan digu Belceblues taldeko Oihan Vegak.
Bergarako hirukoteak Satan Asses metal laukotearekin joko du gaur. Kontzertu laburra egingo dutela esan digute: "Gehienez 50 minutuko emanaldia egingo dugu, normalean baino laburragoa. Batez ere, Infer diskoko kantuak joko ditugu, baina bertsioak egiteko aukera izango dugu; besteak beste, Jimmi Hendrix-en kantuen bertsioak joko ditugu".

Euskaraz abesten

Getxoko nazioarteko blues jaialdiak herrialde ezberdinetako taldeak bilduko ditu; besteak bestea, AEB-etako eta Espainiako taldeak. Hizkuntza ezberdinetan abesten duten taldeak igoko dira taula gainera. Bergararrak izango dira euskaraz abestuko duten bakarrak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak