Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Ricardo Azkargortaren Bearteko ikasleen margoak ikusgai egongo dira astelehenetik aurrera Udaletxeko pleno aretoan. Orain arte Nahikarin izan dute erakusketa. Aurrerantzean, irailaren 27tik urriaren 16ra Udaletxera eramango dute. Erakusketa ikusgai egongo da astegunetan eta zapatutan: astelehenetik egubakoitzera 18:00etatik 21:00etara eta zapatutan 12:00etatik 14:00etara. Hortaz, domeketan ez da zabalik egongo erakusketa.