Bearteko ikasleen 30 lan ikusgai daude udaletxean

Mirian Biteri 2010ko mai. 6a, 17:46
Martitzena ezkero, Bearteko gaztetxoek egindako lanak ikus daitezke udaletxeko osoko bilkuren aretoan. Ainhoa Alberdi irakasleak azaldu digu 25 neska-mutikoren 30 pintura inguru egongo direla erakusgai hilaren 15era arte, honako ordutegian: astelehenetik egubakoitzera, 18:00etatik 21:00etara; eta zapatuetan, 12:00etatik 14:00etara.

Orain arte kultura etxean egin izan dute erakusketa hori, urtero; aurten, baina, KZgunekoak daude kultura etxeko areto horretan, eta, hori dela-eta, udaletxean jarri behar izan dute.

Pintura erakusketan 5 eta 13 urte bitartekoen lanak daude. Horien gaiei dagokienez, denetarik dago: txikienek eurei egokitutakoak egin dituzte; esaterako, animaliak. Eta gainerakoek, konplikatuagoak, hala nola natura hilak eta paisaiak. Alberdik esan du ikasturtean egindakoak direla: "Zapatu goizetan egiten dituzte margoak; normalean, bizpahiru hilabete ematen dituzte bat margotzen".  

Zapatuan, marrazki tailerra

Erakusketak irauten duen bitartean, ikasleek hainbat ekimen egingo dituzte: zapatu eguerdian, esaterako, marrazkiak egingo dituzte osoko bilkuren aretoan.

Udako ikastaroan izena eman daiteke

Bestalde, Alberdik gogorarazi du dagoeneko izena eman daitekeela Beartek uztailerako umeendako gertatu duen ikastaroan. Hilaren 30ean amaitzen da izena emateko epea. Astelehenetik egubakoitzera izango dira eskolak.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak