Batzokiko taberna eta jatetxea egokitu egingo dituzte

Monika Belastegi Aranzabal 2008ko abe. 19a, 10:14
Bi urtetik gora itxita egon eta gero 2009ko udaberri aldera irekiko dituzte berriz

Batzokiko taberna eta jatetxean egokitzapen lanak egingo dituzte. Lanok eraikinaren irisgarritasuna bermatuko dute eta urtarrilean hasteko moduan egongo dira. Dagoeneko jaso dute Gipuzkoako Foru Aldundiaren baimena eta Udalarena ere heltzear dagoela aurreratu du Mikel Letek, Bergarako Uri Batzarreko ordezkariak. Iraupenari dagokionez, bost hil inguru iraungo dute; hala, udaberri alderako zabalik egongo dira.
hainbat egokitzapen
Tabernarako sarrera berria egingo dute; hain justu, urteetan Mozos farmazia egon den lekutik izango du sarrera eta barra ere hortxe egingo dute. Bestetik, jangela bi izango ditu: batetik, gaur egun taberna dagoen lekua jatetxe bihurtuko dute eta, bestetik, mantendu egingo dute lehengo jangela. Sukaldeak ere lehengo lekuan jarraituko du. Komunari dagokionez, taberna berrian egingo dituzte.
Horrez guztiaz gain, igogailua ere jarriko dute lehenengo solairuko bulegoetarako.

kudeatze modu berria

1980. urtean erosi eta kokatu zuten batzokia Agirrebeña etxean. Behe solairuan taberna eta jatetxea eta lehen solairuan bulegoak egin zituzten eta gaur egun ere hala dirau. Garai hartan alderdikideak arduratzen ziren taberna eta jatetxeaz. Taldetan banatuta, astero batek hartzen zuen ardura. Bospasei bat urtez modu horretan jardun eta gero, jendea kontratatzen hasi ziren.
Hori horrela, ordutik, hainbat arduradun izan dituzte tabernak eta jatetxeak, 2006. urteko martxoaren 31n itxi zuten arte.
Mikel Letek azaldu duenez, Bergaran ez ezik, orokorra da jatetxe eta tabernarako arduradunak aurkitzeko zailtasuna. Hori horrela, EAJk sortu du enpresa bat batzokietako taberna eta jatetxeen kudeaketaz arduratuko dena. Bergarakoa ere enpresa horrek kudeatuko du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak