Basalgo auzoko jaiak ospatuko dira aste bukaeran

Maider Arregi 2007ko uzt. 19a, 17:40
Uztailak 21etik 25era bitartean Basalgo auzoko jaiak ospatuko dira. Hemen duzue egitarau zabala:

Uztailak 21, larunbata

  • 09:00: Jaien hasiera iragarriz kanpai-jotzea eta etxafuego botatzea. Ondoren, ohiko txopo jasotzea.
  • 09:30: Bertso afaria: Joxe Agirre eta Amets Arzallus bertsolariak eta soinujoleekin alaituta. Izen ematea uztailaren 19a baino lehen Iraho eta Mekolalde tabernetan.

Uztailak 22, igandea

  • 11:00: meza nagusia
  • 12:00: Txirrindularien XXV. Basalgo igoera. Nahi duten gaztetxo guztiek parte hartu dezakete.
  • 12:30: Pilota partiduak.
    • lehenengo partidua: Bergarako pilota eskolako gazteak.
    • bigarren partidua: Goi mailako afizionatuak.

Ondoren: erromeria, Alai taldeak eta "Xapre eta Zarra" soinujoleek alaituta.

  • 14:30: Auzotarren bazkaria.

Uztailak 25, asteazkena

  • 11:30: Meza. Ondoren: Luntxa eta umeentzat jolasak, soinujoleekin alaituta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak