Max saria jaso duen 'Superplast' kale antzerkia, barikuan

Mireia Bikuña 2009ko eka. 3a, 14:03
Hortzmuga antzerki taldeak ikuskizuna kalera aterako du gaur 19:00etan. San Martin plazan famili osoarendako kale antzerkia egingo dute: Superplast. Lan horrengatik Hortzmuga taldeak Euskarazko Egile Onenaren Max Saria jaso zuen martxoan.

Superplast familiaren istorioa kontatzen dutela esan digute Hortzmuga taldeko kideek: "Zabor jaunak planetaren gaineko botere osoa eskuratu du, eta zabortxoen armada munduko toki guztiak inbaditzen ari da. Hasiera batean formarik gabeko masa handia zen, eta ez zuen inongo arriskurik; baina, X eguneko X orduan, pertsona batek freskagarri lata bat bota zuen zakarrontzira, eta Zabor jaunaren buru azpira heldu zen. Superplast familiak egingo dio aurre Zabor jauna gaiztoari".
Zabor jaunaren kontra egiteko antzerkia ikustera hurbiltzen diren umeen laguntza eskatuko du Superplast familiak.
Arantza Gaikoetxea, Argia Gardeazabal, Iñaki Aginaga eta Aritz Rodriguez dira kale antzerkiko aktoreak. Raul Cancelok zuzendu du Julen Gabiriakn idatziko gidoian oinarritutako istorioa.

Hortzmuga antzerki taldea duela 20 urte sortu zuten, 1989. urtean. Taldeko kideek diote antzerki aktiboa egiten dutela: "Aktiboa ideietan, emozioetan eta gorputzetan eragin nahi dugulako. Aktiboa ikuslegoari jokatzeko aukera ematen diogulako. Aktiboa ekintza kulturaletik adierazpen plastikotik baino hurbilago sentitzen garelako". Egun sei ikuskizun dituzte eskuartean; hain justu ere, Superplast; Sueños de un metro; Zirko iluna; Consules de la calle; Momento; eta 12.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak