Barikuan hasiko dira Angiozarko San Migel jaiak

Maider Arregi 2009ko irailaren 23a

Hilaren 25etik 29ra bitartean, San Migel jaiak ospatuko dira Angiozarren. Egitarau zabala prestatu dute. Hemen duzue ikusgai programazio osoa:

Irailak 25, barikua

19:00 Jaiei hasiera. Etxafuegoak, kanpai jotzea eta ikurrina jartzea. Ondoren danborrada Bergarako gazte bandak lagundurik

19:30 Patata tortilla txapelketa. Ondoren afaria plazan bakoitzak dakarrenaz.

22:00 karaokea

01:00 Kantzontzillo eta kulero lasterketa.

Irailak 26, zapatua

15:30 Tiro Platoa

17:00 Jolasak haurrentzako

17:30 Arku tiraketa

18:00 Briska txapelketa Pagomendi Elkartean

19:00 Buruhandiak

20:00 Triki-poteoa

21:30 Sardina jana. Kafe ostean dantzaldia goizaldera arte DJ Oihanekin. Ondoren, txokolate beroa

Irailak 27, domeka

11:00 Meza nagusia

12:00 dultzaineroak, erraldoiak eta buruhandiak. Angiozarrek AHTri ez plaka jarriko da.

13:O0 Pilota Partiduak. Angiozarko III torneoa. FINALAK

17:00 Nagusien Herri Jolasak

19:00 Zezentxoak

19:00 Mus Txapelketa Pagomendi Elkartean

Irailak 29, martitzena, San Migel Eguna

11:30 Meza Nagusia jubilatuen koruarekin. Ondoren, Luntxa Pagomendi Elkartean jubilatuentzat

13:00 Trikitilariak kalejiran

16:00 Jolas puzgarriak

19:00 umeendako merienda

20:30 San Migel zeruratzea JAIEN AMAIERA

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak