Balkoirik dotoreenari saria
BEDELKARek 150 euroko bono-saria emango dio balkoia Gabon jaietarako hobeto apainduta daukan herritarrari. Bono hau BEDELKAReko denda eta ostalaritza-etxeetan erabili ahal izango da. Sari banaketa abenduaren 23an, arratsaldeko 15:30ean, kultura etxean izango da, erakusleiho lehiaketako sari banaketarekin batera.