Bakarrik bizi dira 70 urtetik gorako 455 lagun

Edu Mendibil 2007ko abenduaren 4a

Udaleko Ongizate zerbitzuak egindako azterketa baten arabera, 70 urtetik gorako 455 lagun bakarrik bizi dira Bergaran. Ongizateko teknikariek ez dituzte, oraindik, egindako txostenaren ondorioak kaleratu, baina datu nahiko deigarria da etxean bakarrik bizi diren zaharren kopurua.

Berrehun laguni inkesta

Egoera horretan diren herritarren baldintzak gertutik ezagutzea izan da helburua, besteak beste, euren mendekotasun maila eta bizitza kalitatea zein den jakiteko.

Aurtengo ikasturtean jasotako datuak dira, eta bakarrik bizi direnen 70 urtetik gorakoen artean, emakumeak aise dira gehien: 353, hain zuzen ere. Datu horietan oinarrituta ere, gizonezkoak 102 dira.

Era berean, 205 laguni inkesta egin zieten uda aurretik: horietatik %82 emakumezkoak ziren, eta %18, gizakumeak. Inkestatutakoen ezaugarri orokorretako batzuk hauek lirateke: 70-85 urte bitartekoa, alarguna seme-alabekin, etxeko lanak egiteko laguntza jasotzen duen autonomoa, bizitza sozial aktiboarekin, osasun onekoa eta etxebizitza egokitua duena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak