Bainuetxearen inaugurazioa atzeratu egin dute

Oihana Elorza Gorostiza 2007ko eka. 6a, 18:21
Putzuko hodi bat apurtu egin da eta astebetez atzeratu dute inaugurazioa; ekainaren 15ean zabalduko dute. Berdegunea ere uste baino beranduago zabalduko dute: ekaineko azken astean.

Bainuetxearen inaugurazioa astebetez atzeratu dute. Putzu barruko hodi bat, oheak dauden parean, apurtu egin da eta hori konpondu eta berriro probak egiteko beste astebete behar dutela uste du kirol teknikariak eta horregatik hartu dute erabaki hori. Beraz, ekainaren 9an zabaldu ordez, ekainaren 15ean zabalduko dute.

Berdegunea ere, beranduago
Kanpoko berdegunea ere ez dute zabalduko pentsatutako egunean. "Euri asko egin du eta belarra jarri behar zuen enpresak esan du lurra ondo lehortu behar dela, sustraiek ez dutela bestela lurra ondo hartzen", argitu du Unai Asurmendi kirol teknikariak. Horregatik, erabaki dute ekainaren 16an zabaldu ordez, hileko azken astean zabaltzea; eguna oraindik zehazteke dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak