Bainuetxea bihar inauguratuko dute

Maider Arregi 2007ko ekainaren 14a

Bergarako bainuetxea ostiralean, ekainak 15, inauguratuko dute: SPA eremua, saunak, dutxak eta atseden gunea egongo dira bertan. Bergarako Kirol Abonua daukatenek erabili ahal izango dute bainuetxea, baina eguneko sarrera erosten dutenek ere izango dute instalazio hauek erabiltzeko aukera.

Lehenengo bi asteetan, gainera, orientatzaile lanetan arituko dira bi pertsona instalazioen erabilera zuzena egiteko argibideak ematen. Bergarako kirol teknikariak azaldu du bainuetxe sinplea egiten saiatu direla azaldu du.

SPA eremua bainu toki handi eta txiki batek osatzen dute. Lehena 33 gradutan dagoena eta bestea 14 gradutan. Hauen erabilera erlaxaziora bideratuta dago. Bainu toki handian 6 jakuzzi ontzi, ur oheak eta txorrota desberdinak egongo dira.

Dutxei dagokienez txorrota mota ugari daude, gorputzeko atal desberdinak lantzeko eta presio eta tenperatura ezberdinekin.
Bainuetxeak hiru sauna dauzka. Alde batetik bi sauna bero daude, lehorra eta lurrunezkoa eta hirugarrena frigidarium izeneko sauna hotza da.

Atseden gunean hamaketan etzan, terrazara txikira atera edota luzatze ariketak egiteko aukera izango da. Dena dela kontuz ibili behar da eremu bakoitzean igarotzen den denborarekin. Bainuetxea 50 pertsonentzat dago egina, beraz sarreran pertsona kopurua kontrolatzen duen makina bat egongo da.

Igerileku kanpoan dagoen berdegunea txukuntzeko lanak ere bukatzear daude baina euria dela eta belarra jartzeko arazoak izan dituzte.

Berdeguneak 3500 metro kuadro ditu eta pasabide zuzena egongo da tabernara joan ahal izateko. Eguraldi txarra dela eta ezin izan ditu zuhaitzik landatu baina hainbat karpa ipiniko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak