Badabiltza margotzen aparkalekuetako marrak urdinez

Miren Manias 2010eko abuztuaren 25a

Ibargarai kaleko hainbat puntutan, esaterako, badabiltza margotzen jada aparkalekuetako marrak urdinez, datorren irailaren 20tik aurrera doako TAO sistema martxan jartzeko. San Martin plaza, Ibargarai kaleko lurpeko aparkalekua, azoka pareko Oxirondoko aparkalekua eta erdiguneko zenbait kale izango dira doako TAO eremuak, astelehenetik egubakoitzera: 09:00etatik 13:30era eta 16:30etik 20:00etara, hain zuzen. Zapatuan, berriz, 09:00etatik 13:30era. Irailaren hasieran baina, sistema berriaren gaineko informazio kanpaina jarriko dute abian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak