Hirigintzako teknikariak azaldu duen moduan, orain laginak ateratzeko ari da lurra zulatzen makina hori. Teknikoek gertutik jarraituko dituzte indusketa lanak eta, ateratako laginekin batera, txosten bat egingo dute azterketaren emaitzak jasotzeko. Txosten horrek esango du, besteak beste, zer nolako lurzorua dagoen leku horretan, auditorioa egin nahi duten tokian.