Azkeneko minutuetako berdinketak puntu bat utzi du Labegaraietan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2009ko ots. 1a, 18:38
Partidu guztian markagailuan atzetik joan ostean, Bergarako mutilek lehia berdindu eta puntu bat eskuratzea lortu dute Labegaraietan (27-27). Modu horretan, azkeneko bolada txarra moztu dute Muniategiren mutilek.

Batez ere lehenengo zatian ibili dira gaizki etxeko mutilak. Erasoan nahasmen handia izan dute, eta modu horretan baloi asko galdu dituzte. Atsedenerako bi minutu falta zirela, bi hutsarte izan ditu lehiak. Aldageletara, 12-14 atzetik joan dira Muniategiren mutilak.

Bigarren zatia, hobeto

Aldagelatik bueltan bergararren jokoak beste erritmo bat hartu du. Hasierako minutuetan urduri ibili diren arren –lehenengo hiru erasoetan baloia galdu dute–, markagailuari buelta emateko gauza izan dira.
Batez ere erasoan izan dituzte zailtasunak etxeko mutilek. Eibarko taldeko defentsan zuloak egitea oso zaila egin zaie, eta ondorioz kanpoko jaurtiketez baliatu dira golak egiteko. 35. minutuan Plazaolak markagailua 15-15 jartzeko bidea izan du penalti bidez, baina huts egin du. Partiduko lehenengo berdinketa 15. minutuan etorri da: 19-19. Handik aurrera Bergara markagailuan aurretik ere izan da baina azkenean berdinketarekin konformatu behar izan dute etxeko mutilek. Datorren astean ere etxean jokatuko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak