Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Bergarako gazte mailako emakumeek barikuan neurtu zituzten indarrak, Bera-Beraren kontra. Talde biek maila nahiko baxua erakutsi zuten, hasieratik: huts asko egin zituzten eta ez zuten erasoan asmatu. Norgehiagoka azken laurdenean erabaki zen, Bergarakoen alde: bost puntu atzetik zihoazenean, defentsa-lanetan asmatuz eta jaurtiketa libreekin, partiduari buelta ematea lortu zuten. Eta, hala, aurretik jarri ziren markagailuan. 20-19ko emaitzarekin bukatu zen neurketa.
Datozen norgehiagokei dagokienez, Soraluce BKE-k ez du helburu zehatzik, orain arteko lanarekin jarraitzea baizik.