Azkaiter Pelox-ek zuzeneko diskoa grabatuko du gaur Laino skate gunean

Maider Arregi 2010eko martxoaren 11

Azkaiter peloxek (Unai Azkarate, Mahaster River) bere lehen diskoa grabatuko du. Zuzenean grabatuko du, gainera. Bi egunetan. Gaur 20:00etan, Bergarako Laino skate gunean eta zapatuan, Orioko Kalakari tabernan.

Road band berezia

Okasiorako road band bat osatu du eta, hala, bateria eta baxu jotzaile bana izango ditu lagun: Mikel Ilarduia Xarti, Aby Kem taldeko gitarra jotzailea izango da bateria jotzailea eta Eñaut Martí oriotarrak joko du baxua. Horiez gain, Amaia Azpiazuk (ahotsa), Raul Lozano Pikillo-k (gitarra eta ahotsa), Ebert Sanchezek (harmonika), Fernando Laskurainek (Mahaster River, gitarra) eta Asier Elortzak (Belceblues, tronpeta) ere parte hartuko dute. Unai Azkarateren asmoa da Bergarako jaietarako diskoa kalean izatea.
Mikel Ilarduia Xarti eta Aimar Intza ariko da teknikari lanetan, zuzenekoa grabatzen eta ondorengo nahasketa eta masterizazio lanetan.

22 abesti

Unai Azkarate, Azkaiter peloxek, eta beste taldekide eta kolaboratzaileek 22 abesti entseatu dituzte azkenaldian. Horiexek joko dute zuzenekoetan. Abesti horien artean badaude beste talde batzuen moldaketak, baina 10 bat dira Unai Azkaratek berak sortuak, gehienak berriak, baina bat edo beste Mahaster Riverrekin jotzen dituenak ere bai.
Unai Azkaiter Pelox-ek zuzenekoaren bat-batekotasuna, xarma eta berotasuna islatu nahi ditu bere bakarkako lehen diskoa izango den honetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak