Azaroko kultura ekitaldiak, egitaraua

Maider Arregi 2007ko urr. 31a, 17:07
Udaleko kultura sailak azaroko kultura ekitaldien egitaraua kaleratu du. Hona hemen egitarauaren nondik-norakoak:

Azaroak 4, igandea

"Marilo beti lo" haurrentzako antzerkia Agorrosingo aretoan, 17:00etan. 3-6 urte bitarteko haurrentzat. Gehienez 50 umerentzako emanaldia. Kutxaren laguntzarekin.

Azaroak 9, ostirala

Garikoitz Mendizabal eta Aitor Furundarenaren eskutik akordeoi eta txistu kontzertua, Bergarako udaletxeko osoko bilkura aretoan, 19:30ean. Kutxaren laguntzarekin.

Azaroak 16, ostirala

"Piano bat bertsotan", Ainhoa Ansa eta Jagoba Astiazaranen emanaldia Pol-Pol tabernan, 22:30ean. Jardun Euskara Elkarteak antolatuta.

Azaroak 17, larunbata

  • Udal Musika Bandaren diskoaren aurkezpena Bergarako Udaleko osoko bilkura aretoan, 12:00etan.
  • Udal Musika Bandaren Santa Zezilia eguneko kontzertua Udal pilotalekuan, 20:00etan.

Azaroak 21, asteazkena

"La difícil convivencia de identidades encontradas: los Balcanes", Juan Madariagaren hitzaldia udaletxeko osoko bilkura aretoan, 18:30ean. Gaztelaniaz. Bergarako Udal Artxiboak antolatuta.

Azaroak 22, osteguna

  • Musika Eskolako gazteen bandaren kalejira Bergarako kaleetan,17:30ean.
  • Angel Cuerdoren Mekong ibaia ikus-entzunezkoa, euskaraz, Bergarako udaletxeko osoko bilkura aretoan, 19:00etan. Kutxaren laguntzarekin.

Azaroak 24, larunbata

Eriz magoaren emanaldia Osintxuko ludotekan, 17:30ean. Kutxaren laguntzarekin.

Erakusketak

Aroztegi aretoa

  • Azaroaren 2tik 9ra: Kilometroak 07 "Herriarekin herriarentzat" argazki erakusketa.
  • Azaroaren 16tik abenduaren 16ra: Bergarako Filatelia elkartearen eta Udal Musika Bandaren 175.urteurreneko erakusketa.

Ordutegia:

Asteartetik ostiralera: 18:00 - 20:30
Larunbatak: 12:00 - 14:00 / 18:00 - 20:30
Igandeak: 12:00 - 14:00

Kultura etxean

Urriaren 8tik azaroaren 7ra: "Tratu txarren arrastoa" argazki erakusketa. Bergarako Udaleko Ongizate sailak antolatuta.

Ordutegia:

Astelehenetik ostiralera: 18:00 - 21:00
Larunbatetan: 12:00 - 14:00

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak