Azaroaren 22an batzar orokorra egingo dute zikloturistek

Jasone Zabala 2008ko urriaren 30a

Denboraldi amaierako azken irteera pasa den domekan egin zuten txirrindulari elkarteko zikloturistek. Denboraldiko azken 70 kilometroak izan ziren. Gatzagako Dorletako Ama Birjinari egin zioten lore eskaintza, hura koroatu zuteneko 50. urteurrena bete denean.

 

Batzarra eta afaria

Denboraldiari amaiera emateko, azaroaren 22an batzar orokorra egingo dute Zuloa elkartean (19:30ean). Ondoren, Azpeitxi Jatetxean egingo dute afaria. Horretarako, izena eman nahi dutenek bi lekutan egongo da aukera:  Igartua dendan eta i2 Kirolak dendan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak