Auzolandegietan izena emateko epea apirilean zabalduko da

Maider Arregi 2009ko mar. 30a, 11:27
Interesa dutenek auzolandegietan izena emateko, apirilaren 21etik aurrera eman ahalko dute, goizeko 9:00etan. Informazio gehiago Bergarako Gazte Informazio Bulegoan izango duzue, baita ere Bergarako Udal webgunean: www.bergara.net

Izena emateko epea noiz arte zabalik (beti ere plazak libre baldin badaude):

  1. - Atzerriko auzolandegietarako: maiatzaren 25a.
  2. - Beste autonomia erkidegoetako auzolandegietarako: maiatzaren 11.
  3. - Euskadiko auzolandegiak: auzolandegia hasi baino 10 lehenagora arte.

Data horietatik aurrera ez da plaza gehiago eskainiko.

Nola izena eman:

Apirilaren 21ean, goizeko 9:00etatik aurrera kontsulta ditzakezu libre gelditzen diren plazak zeintzuk diren formularioaren bitartez, izena eman bertan.

Plazak eskaintzen dira Euskadin, beste autonomia erkidegoetan eta baita ere atzerrian. Gazteek izena eman ahala okupatuko dira plazak, eta eskaintzatik desagertuko. Kontsulta egiten duzunean gustuko plazarik aurkitu ezean, beste momentu batean kontsulta dezakezu, tarte horretan plazak libre geldi daitezke-eta. Interneteko konexiorik ez baduzu, joan zaitez KZgunera; bertan doan sartu ahalko zara Interneten.

Internetez izena ematea pausoz pauso: www.gazteaukera.net - auzolandegiak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak