Auzoek ordezkari berriak aukeratu dituzte

Edu Mendibil 2007ko irailaren 25a

Bergarako Udalak dagoeneko izendatu ditu auzo alkateak legealdi berrirako. Auzo ezberdinetan sistema ezberdinak erabili dituzte euren ordezkariak aukeratzeko, Udalaren onespenarekin.

Kontuak kontu, Udalaren ordezkariak herriko auzoetan hauek izango ditugu aurrerantzean:

  • Mila Elortza (Angiozar)
  • Jose Gabilondo (San Blas)
  • Jesus Osa (Elorregi)
  • Jesus Agirre (San Juan)
  • Jesus Elortza (Ubera)
  • Ainhoa Beristain (Elosua)
  • Alex Alberdi (Aldai Egia auzoa)
  • Gaspar Ezenarro (Basalgo)
Auzo izaerarik izan ez arren, Aiert Lizarralde izango da Mekolaldeko ordezkaria. Bestalde, aste bukaeran Osintxun egin dute bozketa, eta Luis Mari Alberdi hautatu dute berriz ere. Azken lau urteotan ere bera izan da auzo alkatea Osintxun.

Astero, auzoendako tartea

Udal gobernuko kideek hainbat bilera egin dituzte dagoeneko auzo alkate berriekin. Maite Guridi auzoetako batzordeburuaren arabera, eguaztenero, auzoen kezkak jasoko ditu udaletxean, 12:30etik 14:00etara bitartean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak