Autolaguntza taldea osatu nahi du Udalak ezinduen eta mendekoen zaintzaileendako

Monika Belastegi Aranzabal 2009ko aza. 17a, 10:33
Halako gaixoak euren kargu dituzten zaintzaileen elkargune izateko helburuarekin sortu nahi dute

Mendekoak zein ezinduak euren kargu dituzten pertsonendako autolaguntza taldea sortu nahi du Udalak.  Halako gaixoak dituztenendako elkargune izatea da asmoa, eta Udaleko iturrien arabera, garrantzitsua da taldea osatze. 

Autolaguntza taldean bakoitzak bere bizipen eta esperientziak azaltzeko aukera izango du, egoera berean dauden beste batzuekin partekatuz. Azken baten, taldearen helburua da elkarri laguntzea eta babestuta sentzitzea.

Hamabostean behin

Mendekotasun egoeran dauden pertsonen zaintzaileekin hainbat ikastaro eta jardunaldi egin eta gero ikusi dute Udaleko Ongizate zerbitzuan halako talde bat sortzeko beharra. 
Udal iturriek azaldu dutenez, hamabostean behin elkartuko da taldea eta gidari baten laguntza izango dute. Bestalde, landuko diren gaiak taldean erabakiko dira. Taldea elkartzeko egun eta orduari dagokionez, taldeak berak erabakiko duela ere aurreratu dute Udaleko Ongizate zerbitzutik.

Parte hartzeko modua

Autolaguntza taldean parte hartzeko interesa dutenek Ongizate zerbitzura jo dezakete edo 943  77 91 65 zenbakira deituta.

Udaletik gonbita egiten diete mendekoak zein ezinduak euren kargu dituzten zaintzaileei autolaguntza taldean parte hartzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak